Desafioa, jubilatuen eguna osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 19a, 02:00

San Isidroren aitzakian antolatutako Zamalbide-Bentak auzoko jaiak gaur bukatuko dira, baina ondo borobilduta. Eguerdiko 12:00etako herri mezaren ondoren, hamaiketakoa eta bertsolariak izango dira. Eguerdian, bazkaria. Eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herri kirol desafioa Perurenan: pentatloi saioa eta Emarri taldearen mar­ka berria egiteko saiakera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!