Transexualitatea argitara, gaurkoan bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 19a, 02:00

Tene Mujika beka jasota ida­tzitako liburua aurkeztu zuen Ka­ttalin Miner idazle her­na­nia­rrak asteazkenean, Danele Sarriugarte Mochalesek aur­kez­tutako saioan: Moio: gor­de­tzea ezinezkoa zen. Ber­din­ta­sun?Kontseiluak antolatutako Trans Zikloaren barruko eki­tal­dia izan zen, eta gaurko trans bertso-saioarekin boro­bil­duko da egitaraua.


Sei bertsolari, gaurko saioan

Amaia Agirre Arrastoa izango dute gai-jartzaile gaur, 19:00e­tan egingo den trans bertso saioko bertsolariek: Maialen Lu­janbio Zugastik, Eli Pagola Ape­zetxeak, Beñat Gaztelu­men­di Arandiak, Miren Arte­txe Saras­o­lak, Nerea Ibarzabal Sa­legik eta German Urteaga Garmendiak.

Saioa Tilosetan egitekoa da, baina euria eginez gero, Sandiusterrin izango da.


Liburua salgai, Elkarren

Aimar Elosegi Ansa gazte tran­sexua­laren gaiari buruz Kattalin Mi­nerrek idatzitako liburua be­re­hala bukatu bazen ere, salgai dago berriro, Elkarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!