Etxeko eta kanpoko korrikalariak, denak dira ongietorriak Ereñotzuko Mendi Lasterketan. Aurtengoa bederatzigarren edizioa du, eta gaur, goizeko 10:00etan hasiko da, 11,75 kilometroko lasterketa.
Aiako Harria Parke Naturalean barrena, Urdaburun gora igo beharko dute 180 parte-hartzaile inguruk. Horietatik, 6 dira etxekoak, Ereñotzukoak; 50 inguru, hernaniarrak; eta pare bat, Astigarragakoak. Inguruko beste herrietako parte-hartzaileak ere ez dira faltako, eta baita Valentzia edo Palentzia bezalako beste txokoetakoak. Dortsalak jasotzeko aukera 08:30etatik 09:30etara artekoa izango dute, eta opariak jasoko dituzte.
Hain zuzen, 09:30etan haurren lasterketa egingo da, azuoan barrena, eta ondoren ekingo diote helduek. Aurreneko hiru gizon eta emakumeek izango dute saria, eta baita ereñotzuar azkarrenak ere. Eta bukatzeko, zozketak ere izango dira, eta baita hamaiketakoa ere, gerturatzen direnentzat.
Sailkapen osoa, asteartean
Lasterketako aurreneko sailkatuak zein diren biharko Kronikan bertan argitaratuko da.
Baina sailkapen osoaren berri, astearteko Kronikan emango da. Horrekin batera, www.krnoika.eus webgunean lasterketako argazki albuna ere eskuragarri izango da.