Atleta infantilak ederki, Arrasaten

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Aurreko igandean jokatu ziren, Arrasaten, eskola eta kluben arteko Gipuzkoako Txapelketak, infantil mailan. Eta ederki aritu ziren atleta hernaniarrak. Errelebo proban, bigarren izan ziren CD Hernaniko neskak; eta eskolen arteko txapelketan, laugarren izan zen Santa Barbara, podiumetik puntu bakarrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!