Hernaniko kiroldegian daukate zita gaur, herriko judokek. Eta jardunaldi bikoitza izango dute, gainera.
Hasteko, txikienek hartuko dute protagonismoa, 6-7 urtekoek; eta erakustaldia eskainiko dute, eguerdiko 12:30etan hasita. Denboraldian zehar ikasitakoa erakutsiko diete gurasoei, saioan zehar.
Eta ondoren, arratsaldeko 16:00etan hasita, benjaminen txanda izango da. Judo jaialdia izango dute haiek, kiroldegian bertan.