Finala gaur Legazpin, mutil infantilek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Denboraldi bikaina osatu ondoren, B azken fasean hirugarren postua lortzeko lehian ari dira Hernani Eskubaloi Taldeko mutil infantilak; eta joanekoa 31-29 irabazi ondoren, gaur jokatuko dute bueltakoa.  Argikiren kantxan ariko dira oraingoan, goizeko 11:15etan hasita, Legazpiko Bikuña kiroldegian. Bi goleko alde horri eutsi, eta hirugarren bukatu nahi dute hernaniarrek, sasoi ederra borobiltzeko. 

Mutil infantilen beste taldeak, zazpigarren postua dauka jokoan, baina lan zaila dauka. 31-22 galdu zuen Ormaiztegin, eta kiroldegian ariko da bihar, eguerdiko 12:00etan hasita. Eta berdin neska infantilak: joanekoan jasota porrotari (12-21) eman behar diote buelta gaur, 10:30etan Zarautzen, Alaia taldearen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!