Hernanik Berria Txapelketako final zortzirenak jokatuko ditu bihar, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Aurkaria Lazkaoko Lapke taldea da, talderik sendoenetakoa. Aurreko urtean hirugarren sailkatu ziren. Kluben arteko urteko txapelketa pribaturik garrantzitsuenaren final zortziren hau 11:00etan hasiko da. Jubeniletan faborito argiak dira lazkaotarrak, baina senior eta kadeetan lehia estua espero da bi taldeen artean. Beraz Hernanik kanporaketa gainditzeko aukerak ditu. Kadeteetan, Xabier Apaolazak eta Unai Etxarrik Naldaiz eta Telleriaren kontra jokatuko dute. Maila parekatua dute laurek eta edozeinek irabazi dezakete partidua.
Jubeniletan, Senar eta Garmendia lazkaotarrak kategoriako bikoterik sendoenetakoa osatzen dute eta Serna aurrelaria sasoi betean dago. Hernanitik, Xabier Salaberria eta Mikel Lasak jokatuko dute. Salaberriaren lana garrantzitsua izango da.
Nagusietan Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga dira Hernani ordezkatuko dutenak; eta Zubizarreta-Quina, Lapkeren ordezkariak. Hemen ere indarrak parekatuta daude.
Hiru txapelketa palan
Hernaniko palistak hiru txapelketetan ari dira jokatzen aste hauetan; Alde batetik Irazustabarrena eta Huizi Custom Torneoan daude jokatzen, Ariane Arrieta Euskal Herriko trinkete txapelketan ari da lehiatzen, Garazi Urdangarin eta Ekhine Balerdi bezala, hauek jubeniletan. Eta amaitzeko Estatuko trinkete txapelketan ere ari dira Urdangarin eta Balerdi.