Nesken topaketa, Urumea ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

CD HERNANIK nesken topaketa antolatu dute arratsaldeko 16:00etan. Helburu nagusia fut­bolaren bitartez kirola egin, ondo pasa eta lagun berriak egitea da. Urumea Ikastolan izango da topaketa, baina eguraldi txarra eginez gero Atsegindegin bilduko dira. 

Bertan jolas ezberdinak egingo dira eta zozketak egingo dituzte, sorpresak barne.  Bestalde, deialdia 2006, 2007, 2008 edo 2009 urtean jaiotako neskentzat izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!