Hauteskunde txartelik ez dute bidaliko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Hauteskundeen bulegotik jakinarazi dutenez, oraingoan ez dute hauteskunde txartelik bidaliko, zehaztuz non eman behar duen botoa herritar bakoitzak. Hauteskunde Orokorretarako jaso zena gorde behar zen, hauetarako. Mahai berdinetara joan beharko dute bozka­tzera herritarrek, etxez aldatu ez badute; eta zalantzarik izanez gero, telefonoz galdetu dezakete: 943 32 76 80, 943 32 76 81 edo 943 32 76 82. Egunero egongo dira, igandeak barne. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!