Fagollagako eskolan Isabel Espinaco Lera maistrarekin ikasitakoak elkartu ziren maiatzaren 5ean mahaiaren bueltan. 50 ikasle inguru bildu ziren, eta ederki pasa zuten Urnietako Oianume jatetxean garai bateko kontuak gogoratuz. Esperientziarekin oso gustora agertu dira bertaratutakoak, eta seguru daude besteren bat antolatuko dutela aurrerago.