Auzoz auzoko erronda ari dira egiten EH Bilduko hautagaiak, eta gaur, Osiñagako auzotarrek egingo dute solasaldia. Arriatsu eskolan jarri dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan hasita, EH Bilduk dauzkan proposamenak azaldu, auzotarren kezkak argitu eta galderei erantzuteko.