Jon Ansorena txistularia txapeldun Espainian, Trio Zukan hirukotearekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Trio Zukan hirukoteko kideetako bat da Jon Ansorena txistulari hernaniarra, Maria Zu­bimendi akordeoi-jole zuma­ia­­rrarekin eta Gorka Cated­ia­no perkusio-jole mirandarrarekin batera, eta Ma­dri­len egin berri den Espainiako Gazte Musikarien lehiaketan au­rreneko saria lortu dute pasa den asteburuan, Gan­bera Mu­sika sailean. 

Madrilgo Goi Mailako Mu­sika Kontserbatorio Realeko Ma­nuel de Falla Auditorioan jo du hirukoteak, eta lehiaketa egin den 40 urte hauetako parte-hartze haundiena izan da bertan. Denera, aurkeztutako taldeen artean 13 aukeratu zi­tuen epaimahaiak Ma­drilen, zu­zeneko sailkapen saioetan jo­tzeko, eta sei pasa ziren finalera. Horien artean gailendu da Trio Zukan.


Txistua, akordeoia eta perkusioa, musika garaikidea egiten

Hirukote berezia osatzen du Trio Zukan deitutakoak, normalean elkartuta entzuten ez diren hiru musika-tresna uz­tartuta osatu baitute taldea.

Donostiako Musikene Goi Mailako Musika Ikastegian eza­gutu zuten elkar, eta 2014an osatu zuten taldea. Aurreneko dis­koa, berriz, pasa den mar­txoan aurkeztu berri dute: Soi­nuz­ko Begiradak. To­ma 1. Gehia­go egiteko prest dauden seinale.

Eta, hain zuzen, aurreran-tzean lanik ez dute faltako. Izan ere, diskoaren aurkezpenean aitortu bezala, musika tresnen formazio berezi honetarako «ikerketa eta sorkun­tza bultzatzea» izan dute beti helburu, hasiera horretan ez bai­tzegoen hirurek musika garaikidea egiteko aukera haundirik. Horrela, hainbat proiektutan mugilduta dabiltza, eta diziplina ezberdinak nahastuta Begirada Anitzak proiektua ere jarri dute martxan. Era berean, jasotako sariari esker, estatuan barrena lau kontzertu bira emango dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!