Gaur jarriko dute Hernanin, seigarrenez, Lore eta Landare Azoka. Goizeko 10:00etan hasi, eta 14:00ak arte egongo dira postuak; guztira 17, mota guztietakoak: landare usaintsu eta apaingarriak, barrukoak, kaktusak, lore prentsatu eta lehorrak, kosmetika naturala, landare karniboroak...
Haurrentzako egur jolasak ere izango dira, eta bi tailer: loreekin orri markatzaileak egitekoa 11:30etan; eta loreak landatzeari buruzkoa 12:30etan.