Udaberriko kontzertua abesbatzak, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Milagrosara eramango ditu bere ahotsak gaur, Goiz Eguzki abesbatzak. Udaberriko kon­tzer­tua eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Aurrena, lau abesti eskaini­ko ditu gizonen abesbatzak, Javier Zubimendik zuzenduta; Gero, beste lau abesti emakumeen abesbatzak, Ixiar Zu­bi­men­diren esanetara; eta az­ke­nik, lau abesti gehiago, denek elkarrekin. Batzuetan, gainera, Xabier Odriozola biolin jolea eta dantzariak izango dituzte lagun; eta beste batzuetan, Boni Agirresarobe txistularia eta Kanario?atabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!