Uztaberri Eguna gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Atsegindegin jarri du zita gaur, Euskal Sagardoa Jatorri Deitu­rak. Uztaberri Eguna os­pa­­tuko dute bertan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, 2018ko uzta aurkezteko. Aukera izango da, 15 sagardotegitako sagardo berriak dastatzeko.

Izango ditu berezitasunak, dastaketak: batetik, kopan das­tatuko dute sagardoa, bertaratuek; eta bestetik, dastatze azkarrak eskainiko ditu Mikel Ga­raizabal enologoak. Pintxoak ere jarriko dituzte.

Goizean, berriz, bestelako ekintzak izango dira, ostalari­tzako profesionalei eta elkarte gastronomikoetako arduradunei zuzendutakoak, hain justu. Goizeko 11:30etan, hamaiketakoa egingo dute Euskal Sagar­doarekin, Mikel Garaizabalek berak zuzenduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!