San Isidro eguna ospatu zuten asteazkenean, Tilosetan elkartuta, eta pelota partidu eta bertso artean, omenaldia ere egin zieten, lau baserritarri, lehen sektorearen alde egindako lana aitortzeko: Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari; eta Illarretsueta Berriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri. Lore sortak eta oroigarriak eskaini zizkieten, udal ordezkariek.