Anarkistei babesa gaur, kontzentrazioan

Kronika - Erredakzioa 2019ko maiatzaren 17a

Astelehenean «operatibo antiterrorista bat» egin zen Madrilgo Tetuanen, eta bi pertsona atxilotu eta La Emboscada Espazio Anarkista eta okupatutako beste etxebizitza bat erregistratu zituen informazio-brigadak eta istiluen aurkako operatiboak. Hori horrela, «maitasuna, elkartasuna, kidetasuna» adierazteko kontzentrazioa egingo da gaur, 19:00etan Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!