Euskal Sagardoa eskatzearekin batera, bi eurotan, euskal pintxo potearekin gozatu daiteke gaur ere tabernetan, Idiazabal gaztarekin eginak. Gainera, 19:00etatik aurrera Zo-Zongó taldeak Kolpez blai emanaldia egingo du kaleetan zehar, dantza eta musika nahastuta. Bihar, berriz, Uztaberri festa egingo da Atsegindegin, 18:00etatik aurrera, Euskal Sagardoaren 2018ko uzta probatzeko.