Gaurtik hilaren 23ra bitartean lau hitzordu jarri ditu EH Bilduk, «Hernanirako, auzoetarako dituen proposamenak azaldu, eta galderei erantzuteko». Horretan ariko dira Xabier Lertxundi alkategaia, Koro Etxeberria zinegotzia, Luis Intxauspe alkatea eta beste hautagai batzuk.
Gaurko zita, 18:30etan Ereñotzuko auzo udalean jarri da. Hurrengoak, bihar, 12:00etan Osiñagan, Harriatsu eskolan; hilaren 23an, Astigarragako hautagaiekin Martindegin 18:30etan; eta, «auzo guztietara ezin denez iritsi», auzoetako ordezkariekin beste bat 20an, 19:00etan Andre kaleko Bilgunean.