Seigarrenez, lore eta landare azoka egingo da Hernanin, larunbat honetan. Hala aurkeztu zuten asteazkenean, Luis Intxauspe, alkateak; Gurutze Amigorena, Merkataritza teknikariak; Ainhoa Amundarain, Behemendi Landa Garapeneko elkarteko ordezkariak; Juantxo Pollacino, Dekolore ekoizle taldeko ordezkariak; eta Oihane Fernandez, Hernaniko Mendi Lore dendako jabeak.
Azoka Urbieta kalean jarriko da, 10:00etatik 14:30etara, eta haurrentzako egurrezko jolasak eta bi tailer ere izango dira: loreekin orri markatzaileak egitekoa 11:30etan, eta loreak landatzeari buruzkoa, 12:30etan.
Alkateak nabarmendu zuen «hernaniarrentzat aukera zabala» izaten dela azokan, eta Dekoloreko ordezkariak eskerrak eman zituen «ekoizle txikiak babesten dituen azokak bultzatzeagatik». Azokan Hernaniko bi denda egongo badira ere, Oihane Fernandezek gogorarazi zuen hiru loredenda badirela herrian, eta «gertuko zerbitzua eta aholkularitza urte guztian» ematen dutela.
VI. LORE ETA LANDARE AZOKAKO POSTUAK
- Viveros el Montañés (Tafalla): landare usaintsu eta apaingarriak.
- Zunoyar Lorategia (Oiartzun): barruko landareak, apaingarriak, bildumak.
- Islaya (Oiartzun): kaktusak.
- Ortuberri (Iurreta): baratz eta lore landare ekoizlea eta saltzailea.
- Urtinea (Usurbil): barruko landareak, apaingarriak, denboraldikoak.
- Arizkurengo Tienduka (Nafarroa): kosmetika naturalerako artisau produktuak.
- Flores ganchillos (Nafarroa): artisau bitxigintza loreekin.
- Lore Prentsatua (Donostia): lore prentsatu eta lehorrak, eta koadroak.
- Semillas Ecológicas (Lasarte): sukalderako hazi eta belarrak.
- Oiaralda S.L. (Zamudio): sendabelar lehor eta ontziratuak.
- Sojo natura (Lekunberri): kosmetika naturalerako artisau produktuak.
- Sara Letamendia (Aizarna): kosmetika naturalerako artisau produktuak.
- Bite me! plants (Bizkaia): landare karniboroak.
- Basare (Aia): kosmetika naturalerako artisau produktuak.
- Tissus Artisautza (Atxondo): landare lehor kapsulatuak.
- Lili Bat (Hernani): loredenda.
- Mendi Lore Loredenda (Hernani): loredenda.