21.264 herritar bihar zortzi, Urumeako hauteslekuetara deitutakoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

hauteskunde-urtea da 2019a, duda­rik gabe. Duela ia hilabete, api­rilaren 28an, bokatu zuten herritarrek Espaini­ako Kongresua eta Senatua osa­tzeko, eta oraingo honetan, zita hiru­koi­tza izan­go dute hautetsontziekin. Ere­ño­tzun izan ezik, bertan, lau hau­tetsontzi izango baitituzte. Gipuzkoa­ren kasuan, udal ordezkariak, Batzar Nagusieta­koak eta Europako Parla­men­tukoak erabaki beharko dira. Na­fa­rroaren ka­suan, aldiz, udal ordezka­riak, Nafa­rroa­ko Parlamen­tukoak eta Europako Parlamentukoak. 


Hamaika hautesleku, Urumea bailaran zehar

Hernani, Astigarraga, Goizueta, Ereño­tzu eta Aranokoak kontuan hartuta, ha­maika hautesleku izango dira bihar zortzi Urumea bailaran zehar. 

Horietatik zazpi Hernanin izango dira: Laubidieta ikastola, Elizatxo ikas­tola, Larramendi kalea 11 (AEK eus­kal­tegia), Biteri kultur etxea, Haur Eskola, Beterri (lehen Gabriel Zelaia ikastola zena) eta Zikuñaga bailarako udal erai­kina. Eskola guztiak kontuan hartuta, 22 mahai izango dira Hernanin, de­ne­ra, eta bertan bozkatuko dute 15.271 hernaniarrek. 

Horiei gehitu beharko zaie Ere­ño­tzuko Auzo Udalean bozkatuko dutenak; mahai bakarrean, 478 ereñotzuarrek hartuko dute parte. Haiek, gainera, Auzo Udaleko alkatea ere hautatu beharko dute. Hautagai bakarra da, Unai Erroitzenea, beraz, berak ordez­katuko du egungo auzo alkatea, Imanol Lizeaga.

Astigarragan ere, hautesleku baka­rra izango da, Herri Eskolako eraikin berrian jarriko dutena, apirilaren 28an bezala. Bertan, sei mahai izango dira, eta bertan bozkatuko dute deituta dau­den 4.827 astigartarrak.

Eskolako eraikina erabiliko dute ho­rretarako Goizuetan ere. Mahai baka­rrean, 587 goizuetarrek bozkatuko dute, ohi bezala. 

Aranoren kasuan, udaletxeko batzar aretoa erabiliko dute horretarako. 101 herritarrek izango dute bozkatzeko eskubidea; aurrekoan baino bi aranoar gehiago daude maiatzaren 26ko zitara deituta. 


HAUTESKUNDE-MAHAIAK 

HERNANI

- Laubidieta Ikastola: 10A-10B ETA 15U sekzioak.

- Elizatxo Ikastola: 7A-7B eta 12U sekzioak.

- Larramendi kalea: 6U sekzioa.

- Biteri kultur etxea: 1U, 2A-2B, 3U ETA 11U sekzioak.

- Haur Eskola: 13A-13B, 14U eta 16A-16Bsekzioak.

- Beterri (lehen Gabriel Zelaia ikastola): 4A-4B eta 5A-5B sekzioak.

- Udal eraikina (Zikuñaga bailara): 8U sekzioa.


EREÑOTZU

- Ereñotzuko Auzo Udala: 9U sekzioa.


ASTIGARRAGA

- Astigarragako Herri Eskola (eraikin berria): 6 mahai.


ARANO

- Udaletxeko batzar aretoa: mahai bakarra.


GOIZUETA

- Eskolan: mahai bakarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!