Maiatzaren 11n Lakarrengo Bodegas Lezaun bisitatzeko aukera izan zuten Portu auzoko bizilagunek, eta maiatzaren 24rako jarri dute hurrengo zita. Oraingoan, auzoko lokalean ardoak dastatzeko aukera izango dute, Guillermo Castaños enologoarekin. Parte hartzeko, Pedro Mari tabernan eman behar da izena.