Hernaniko eragile sozial, kultural eta sozioekonomikoak biltzen dituen taldea da Elkargunea. Otsailean egin zen elkartea sortzeko aurreneko bilera, eta gaurko, bigarren bilera deitu dute. Biterin egingo da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Taldeko eragile bakoitzaren aurkezpena egin, eta segidan, hitz egingo da webgunea egitearen eta azoka egitearen bueltan. Era berean, webgunea erabiltzeko tailerra edota wifiaren kolektibizazioa bultzatzeari buruzko proposamenak ere landuko dira.