Pintxo-potea eta saria gaur, Ilar Eguna hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 16a, 02:00

Ilarra protagonista izango da gaur hasi eta igandera arte, Baratze elkarteak Uda­laren babesarekin antolatuta, VIII. Ilar Eguna deitutako as­tean. 

Hasteko, gaur pintxo-potea egingo da, eta 21:30etan ilar pin­txo onena sarituko da. Bi­har, berriz, eskolako ikasleek ba­ratzak bisitatuko dituzte 09:00etan, eta etzi, 11:00etan, helduek, udaletxetik aterata.

Ilar egun haundia, berriz, igandea izango da, eta besteak beste, Luis Irizar eskolako su­kal­dariek egindako ilar pin­txo­ak dastatu ahal izango di­ra. Horretarako, bihar arte lor­tu daitezke dendetan bana­tzen ari diren baleak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!