Hernani Errotzen taldeko Beñi Agirre hernaniarrak Gipuzkoako historia nafarra liburuaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Donostiako San Jeronimo kaleko udal liburutegian. Gipuzkoako ikuspegi berria ematen du bertan, euskeraren lurraldean, Euskal Herrian, Nafarroako erresuman eta itsasoari begira kokatuta. Maiatzaren 26an kioskoetan erosi ahal izango da.