Euskal pintxo-potea martxan jarri dute Euskal Sagardoak eta Berriak elkarteko tabernariek. Horrela, ostiralera arte, aukera dago, bi euroren trukean, Euskal Sagardoa eta Idiazabal gaztarekin egindako pintxo bereziak dasta-tzeko. Era berean, ostiralean Zo-Zongó musika taldea ibiliko da kaleak girotzen 19:00etatik aurrera, eta larunbatean Uztaberri Festa egingo da arratsaldez Atsegindegin. Mikel Garaizabal enologoarekin Euskal Sagardoa dastatu ahal izango da bertan.