Berdintasun Kontseiluak Trans Zikloa antolatu du aste honetarako, eta gaurkoa izango da aurreneko ekitaldia: 19:30etan Biterin, Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztuko du Kattalin Miner idazle hernaniarrak.
Hainbat lagun elkarrizketatu ditu bertan, Aimar Elosegi Ansa gazte hernaniar transexualak bere buruaz beste egin zuela 12 urte pasa ondoren, tabuak gainditzeko garai hartan egindako ariketa publikotik zer geratu den ikusteko.
Zikloa borobiltzeko, igandean trans bertso-saioa egingo da 19:00etan Tilosetan. Bertan ariko dira Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta German Urteaga, gai-jartzaile Amaia Agirre dutela.