San Isidro eguna da gaurkoa, eta festa giroan, baserritarrak omenduko dira bai Hernanin, eta baita Astigarragan ere.
Hernanin, 11:00etako mezarekin hasiko da eguna, San Joan Bataiatzailea elizan, eta segidan, bertsolariak eta esku pelota eta pala partiduak izango dira Tilosetan. Era berean, tartean, 11:45etan, esku pelota partiduaren ondoren, omenaldia egingo zaie aurtengoan, Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari, eta Illarretsueta Berriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri.
Astigarragan, berriz, Foru Plazan izango da festa, goizean goizetik: trikitilariak, prozesioa, meza eta azoka izango dira, eta hamaiketakoaren ondoren, idi-dema eta bertsolariak. Bazkaritan borobildko dute eguna.
Astigarragako Zamalbide-Bentak auzoan, bestalde, asteburura arte luzatUko diren festei emango zaie hasiera gaur, meza, hamaiketakoa, bazkaria eta idi probekin.
SAN ISIDRO JAIA ASTIGARRAGAKO FORU PLAZAN
09:30, Xapre trikitixa.
10:00, Prozesioa eta meza.
Goizean zehar, Astigarragako Lagatxaga baserriko produktuen erakusketa.
11:00, Hamaiketako herrikoia, Gure Izarra Elkartean.
12:30, Idi-demak: Loiuko Iñigo Aurrekoetxearen lau idi eta Kantabriako Antonio Cotareloren hiru idi, Idijabe bakoitzak idiekin orain arte egindako bere marka haustea helburu. 3.298 kiloko harriarekin ariko dira, 30 minutuz.
Egunean zehar, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.
14:30etan, Herriko bazkaria eta Lagatxaga ?baserri bizia?-ri merezitako esker ona, Gure Izarra elkartean.
SAN ISIDRO JAIAK ZAMALBIDE-BENTAK AUZOAN
11:45, San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan, eta herri-meza.
12:45, Txupinazoa, salda eta bertsolariak eliz atarian.
14:00, Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean.
18:00, Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Mixiyua. Idi parea, 2.000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera, doan.
SAN ISIDRO JAIA HERNANIN
11:00, Meza San Joan Bataiatzailea elizan.
Ondoren, Oier Iurramendi eta Andoni Mujika bertsolariak Tilosetan, eta gizonezkoen arteko pelota partidua: Urkizu-Insausti/Arizmendi-Lizeaga.
Segidan, omenaldia: Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari, eta Illarretsueta Berri baserriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri. *Euria eginez gero, omenaldia udale-txeko arkupeetan egingo da, 11:45etan.
Jarraian, emakumezkoen pala partidua: Maider Mendizabal-Garazi Urdangarin/ Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi.
Bukatzeko, bertsolariak.