Gipuzkoako 53 okindengik osatzen dute Agipan elkartea; tartean, Hernaniko Labe Txiki-Ekain, Sulabe eta Antziolak. Fabrikatzaile haundien aurrean, okindegi tradizionalak eta denda txikiak babestu nahi dituzte, eta kanpaina jarri dute martxan.
Ostiralera arte ogia erosten dutenek hainbat sariren zozketan hartuko dute parte: 9 egonaldi Euskadiko landetxetan, ogitarako labanak, zorroak eta ogi-sortak.
Bestalde, ostegunean Ogiaren Nazioarteko Egunean, ogiak dastatu ahal izango dira.