Udal hauteskundeetarako programaren asmo nagusien berri eman du PSE-EEk, hautagai zerrenda aurkeztearekin batera.
Herriak 20.000 biztanle gainditu dituenez, «neurri horretako edozein herrik dauzkan zerbitzuekin gozatu ahal izateko garaia» dela dio, eta «legegintzaldi honetan denbora galdu» dela, «proiektu asko geratuta egon direlako: Emakumeen Etxea, haur parkea estaltzea, atletismo pista berritzea, Urbieta kalea oinezkoentzako egokitzea, Atsegindegin itxitura jartzea edo auzoak berrurbanizatzea». Hori horrela, «zintzilik geratu diren lanak bukatzea» da sozialisten asmo nagusia, eta era berean, «auzoak zentrora gerturatzea, hainbat zerbitzu eskainiz». Horrez gain, proiektuen artean nabarmendu ditu hainbat zerbitzu publiko hobetzea (kale garbiketa, herri autobusa, udaltzaingoaren zerbitzua edo herritarrenganako arreta), txotx garaiak sortzen dituen arazoak konpontzea, kirol talde txikien egitura indartzea edo aparkatzeko arazoari konponbidea ematea. Sare sozialetan dago programa.
Talde berria
Ricardo Crespo, Politika Zientzietako eta Administrazioan lizentziatua izango da berriro alkategaia, eta bigarrena, María Jesús Egido abokatua eta zuzenbidean doktorea, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izana. Hirugarrena, Jesús Mari López independientea izango da, CAFeko langilea eta Karabelgo bizilaguna, Podemos utzitakoa. Taldekide berri eta independienteak edota buruzagi sozialista historikoek osatuko dute zerrenda: Nieves Jiménez, Pablo Peñacoba, Guillermo Pérez, Manolo Bello, Paulino García, José Antonio Gorjón, José Morcillo edota José Pérezek.