CD Hernanik antolatuta, nesken futbol topaketa egingo dute larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Tilosetan; eguraldi txarrarekin,?Atsegindegin. 2006-2009 urteen artean jaiotako neskei luzatu diete deialdia, eta helburua da, «futbolaren bitartez kirola egin, ondo pasa eta lagun berriak egitea». Horretarako, jolas ezberdinak egingo dituzte, eta zozketak eta sorpresak ere izango dira, aurreratu dutenez.