Hernaniko mutil juniorrek ezin igoera lortu, etxekoen aurrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 14a, 02:00

Hernaniko kiroldegian jokatu da, joan den asteburuan, mutil juniorren Final Fourra, igoera lor­tze­ko. Eta lau taldeen artean ziren, he­rriko biak: Hernani eta Hernani Txiki; bigarren eta lehenengo urteko juniorrak.

Helduenek lortu zuten final haundira pasea, larunbatean, Aloña Mendiri irabazita (54-43); baina galdu egin zuten bigarren semi­fi­na­la gazteenek, Mon­­dra­gon Unibertsitatearen kontra (69-79).

Horrela, Hernani eta Mon­dra­gon Unibertsitatea ari­tu zi­ren finalean, eta partidu es­tu eta lehiatuan, kanpokoak nagu­situ ziren azkenean (63-68). Hernani Txikik, berriz, gal­du egin zuen hirugarren pos­turako lehia, Aloña Mendiren aurka (41-63). Zaleen animorik ez zu­ten falta izan bi talde hernani­a­­­rrek, eta giro ederra izan zen harmailetan, partidu guztietan.


Derbiarekin denboraldiari agur, mutil seniorrek

Senior mailako mutilek, berriz, Urumea bailarako derbiarekin bukatu zuten Gipuzkoako lehenengo maila, aurreko asteazke­nean: Mundarrok irabazi zuen Hernanin (64-69). Hala ere, bosgarren postuan bukatu dute her­naniarrek, 14 garaipenekin; eta 8garren astigartarrek, 12rekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!