GR-11 ibilbidearekin jarraituz, bosgarren etapa osatuko du Mendiriz Mendik, igande honetarako antolatu duen irteeran. Burguetetik Hiriberrira joango dira, 17 kilometro eginez, 550 metroko gorako desnibelarekin. Bertara joateko, 07:00etan elkartuko dira Atsegindegin, baina beharrezkoa da aurrez apuntatzea: gaur edo ostegunean, 20:00-21:00 ordutegian, elkartearen bulegoan. 13 euro dira bazkideentzat, eta 16 euro gainerakoentzat. Bazkaria, autobusean egingo dute.