Udaberriaren festa Sagardoetxean, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 13a, 02:00

Festa berezia egingo dute aurten ere, Sagardoetxeko sagastian, udaberrian. Datorren la­runbatean izango da Udaberri giroan jaialdia, arratsaldeko 17:00etan hasita, sagarrondoen loraldia ospatzeko.

Horrela, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituen emanaldi batekin hasiko dute festa: Black & White ikuskizuna eskainiko dute Astigarra­ga­ko antzerki eskolako, Asti­gar dantza taldeko eta Nor­berto Almandoz musika eskolako ikasleek.

Ondoren, bost musika talderen kontzertuak izango di­ra: Ttakun, 7 terdik, Kazka­ba­rra, Deblauki eta Eira.

Gainera, bitartean, bitxigintza tailerra ere egongo da, loreekin bitxiak egiten ikasteko, Idoia Lizeagaren eskutik. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 55 05 75 edota info@sagardoarenlurraldea.eus. Eta familientzako, beste tailer bat ere izango da, Baratz elkar­tearen eskutik: sagastiko la­nak egiteko aukera izango dute.

Festa borobiltzeko, piknika egingo dute, bakoitzak etxe­tik eramandakoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!