Fase berri batean, erabakigarrian, sartuko da gaur Tilos 7 Pasa txapelketa. Izan ere, aurreko astean bukatu zuten ligaxka, 66 partidu jokatu ondoren; eta bikote onenek, kanporaketak hasiko dituzte aste honetan: lehenengo mailakoek, final zortzirenak jokatuko dituzte; eta bigarren mailakoek, final hamaseirenak.
Gaurtik ostegunera izango dira partiduak, egunero arratsaldeko 18:00etan hasita, Tilosetan. Lau partidu izango dira gaur, denak bigarren mailakoak; eta hiruna datozen egunetan, bi kategorietakoak.
Gaur, astelehena
18:00, Iurramendi-Iurramendi/Urdiain-Pavon (2. maila)
18:45, Barbulo-Aranjuelo/Rekondo-Udakiola (2. maila)
19:30, Josu-Alex/Mancisidor-Ferreiro (2.maila)
20:15, Ansa-Arozena/Loidi-Agirre (2)
Bihar, asteartea
18:00, Inda-Arizmendi/Begiristain-Arteaga (1. maila)
18:45, Magi-Txema/Salgado-Arizmendi (2. maila)
19:30, Arregi-Luixa/Agirre-Mendigain (1. maila)
Etzi, asteazkena
18:00, Erdozia-Loran/Joseba-Andutz (2. maila)
18:45, Ruiz-Urdanpilleta/Iriarte-Gamio (1. maila)
19:30, Aroztegi-Berebide/Salaberria-Zumeta (1. maila)
Etzidamu, osteguna
18:00, Ramos-Zubimendi/Lujanbio-Lujanbio (1. maila)
18:45, Olazabal-Legarreta/Izquierdo-Bengoetxea (2. maila)
19:30, Irazustabarrena-Loitegi/Joxe-Iñaki (2. maila)