Tokiko Gobernu Batzordeak, bilera bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 12a, 02:00

Bihar bilduko da, 09:00etan alkatetzan, Hernaniko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordea. Hamabi gai dauzkate lantzeko; tartean, auzo elkarteen dirulaguntzak, Biteriko eta auzoetako ikastaro eta tailerren egitarau eta aurrekontuak, edota 2019ko Asfaltatze Plana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!