Zaharrei omenaldia gaur, Txomiñenen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 12a, 02:00

Omenaldia egingo diete gaur, 80 urtetik gorako astigartarrei, Gure Izarra elkarteak antolatuta. Aurrena, 09:30etan, Txirris­klakoen diana abiatuko da, eta txaranga gero. 12:45etan izango da ekitaldi nagusia, Txomi­ñene frontoian: meza, eta Aiz­tondo abesbatzaren eta Astigar dantza taldearen emanaldia. Gure Izarran borobilduko dute, bazkaria, opari banaketa eta Alberro anaien musikarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!