Deskontu txartelak eta poltsak opari, datorren asteko erosketekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 12a, 02:00

Berriro jarri du martxan On Egin! kanpaina, Berriak Her­na­niko Merkatari eta Osta­la­rien Elkarteak. Datorren astean izango da, maiatzaren 13tik 19ra bitartean; eta elkarteko 16 dendatan, boletoak banatuko dizkiete bezeroei, erosketak egiterakoan. Boleto horietan, hainbat opari lortzeko aukera izango dute: erosketa poltsak, eta 2 euro, 3 euro edo 5 euroko deskontu txartelak, denda ho­rretan bertan erabiltzeko, hu­rrengo erosketetan, maiatzaren 26ra arte, gehienez ere.

Hauek dira, kanpainan par­te hartu duten 16 dendak: An­tziola Okindegia, Antziola Kafe­tegia, Dorronsoro, Bikain, Ada­rraga, Lekuona, Dietetika Ore­kan, Masusta, Goxo, Gardan­bera, Jaione Konjelatuak, Ma­ris­cos Hernani, Iñaki Hara­te­gia, Artola Harategia, Amaia Arrain­degia eta Mari Fe.


Jose Ignacio Escuderok eta Ainhoa Iruretagoyenak, 500 euroko txartel bana

Aurreko kanpainaren zozketa ere egin du Berriak elkarteak, eta dagoeneko jakinarazi du, zeinentzat diren 500 euroko bi erosketa txartelak: Jose Igna­cio Escudero Legarretarentzat bat, eta Ainhoa Iruretagoyena Ramarentzat bestea.

Hiru hilabeteko epea daukate, txartelak erabiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!