Hileko bigarren larunbata guztietan bezala Kaxkoan zehar ibiliko dira gaur Kalez Kale Kantarikoak. Eguerdiko 12:00etan hasita izango da, eta kalez kale ibiliko dira, hainbat txokotan zehar.
Eta beste ohiko ekitaldia, San Joan Konpartsak antolatzen duen muxikoak erromeria izaten da. Hau ere gaur da, 18:30etan, Tilosetan, Jeiki Hadi Taldearekin. Eguraldi txarrarekin Atsegindegira igaroko dira.
Eta bukatzeko, bigarren eskuko azoka ere gaur egingo da. Bigarren eskuko bizikletentzako antolatu da, 10:30etatik 13:30etara, Urbietan.