Catan mahai jolasaren txapelketa ofiziala antolatuko du, gaur, Gaueko Komiki dendak, 16:30etatik aurrera hasita. Azken urteotan urtero ospatzen ari da txapelketa hau eta errotuta dagoela esan liteke. Hernani eta inguruko jokalariak hurbiltzen dira txapelketan partehartzera.
Txapeldunak Seafall, mahai-jolasaren ale bat irabazteaz gain, uztailaren 6an Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketarako pasea lortuko du.
Egun berean, maiatzaren 11ean, Doako komikiaren Eguna ospatuko da Euskal Herrian eta baita estatuan ere. Gauekok, 10. edizio honetan ere parte hartuko du eta komiki bat oparituko dio egun horretan dendara hurbiltzen den edonori.
Ekintza honetan, dozenaka komiki-dendaz gain, sei argitaletxek hartzen dute parte eta 11 komiki desberdin prestatu dira bereziki egun horretan oparitzeko.
Hiru urte, Gauekok
Bestetik, aurreko igandean, Gauekok 3 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, bere moneta propioa kaleratu du komiki dendak. Horrela, dagoeneko, 10 euroko erosketa bakoitzagatik Gaueko bat jasoko du erosleak eta bilete hori aldatu ahal izango du dendan bertan hurrengo erosketetan deskontuak jasotzeko.