Aurreko astean telefono mugikorra galdu nuen Hernaniko Lizeaga auzoan. Informazio garrantzitsua nuen bertan gordeta; medikuarekin hitzorduak eta argazki kuttun asko, besteak beste.
Lerro hauen bitartez nire esker ona adierazi nahi diot mugikorra topatu eta udaltzaingoarengana eramateaz gain, Kronikan nire mezua irakurri eta mugikorra non utzi zuen esateko deitu zidan mutilari.
Baita ere, eskerrik asko Kronikari nire mezua zabaltzen laguntzeagatik.
Poza ematen du horrelako herritarrez inguratuta bizitzeak! Mila esker, benetan!
M. Jesus Martin Jimenez