Izena: Nere Sancho Esnaola
Jaio: 1978-02-06
Bizitokia: Donostia
Lanbidea: Hernaniko Plax! Sexu eta Bikote aholkularitza zerbitzuko sexologoa.
Zaletasunak: Hirigintza, arkitektura eta paisajismoa.
Zu bazara aholkularia, norengana jo aholku beharra baduzu?
Liburu eta lankideengana.
Jasotako aholku erotiko bat aukeratu beharko bazenu?
Arauak doblatu.
Ligatze jatorraz hitz egiten duzu, erreza egiten zaizu jator ligatzea?
Baietz uste dut. Umorea da klabe handi bat eta serioegi ez hartzea ez ondokoa ezta zu zeu ere.
Sexologoa izateak, abantailak eta desabantailak ditu?
Desabantaila aurreiritziak, badirudi super-sex-machine bat izango zarela. Eta abantaila sortzen duzun misterioa.
Nolakoa da zure kalabazen kolekzioa?
Saski batean sartzen dira denak.
Zure bilakaera erotikoa paisaje batean azaldu beharko bazenu, zer ikusiko litzateke?
Ardiz inguratutako mendixka batetik jaitsi, erreka baten ondotik igaro eta hiri handi bat zeharkatu ostean, lorategi-baratze batera iritsiko litzateke.
Zein erliebetan egin daitezke bihurrikeriak?
Ez du toki finko bat izan behar, batzuetan ideia bat iradokitzearekin bakarrik dimentsio berri bat ireki daiteke irudimenean.
Igeri egiteko tartea hartzen duzu noizean behin, zein harreman dute zure gorputzak eta urak?
Ezezaguna esploratzeko espazio berri koloretsu bat.
Ama ere bazara, nola lotzen dira erotika eta haurdunaldia-amatasuna?
Jarrera kontu bat da, erotismoan aldeko jarrera positiboa badaukazu, agian momentu batzuetan ezin duzu kartara joan, baina pintxoekin pozik egon zaitezke.
PLAZERREN PUTZUA
Norbaiten azala laztantzeko udaberriko lore bat?
Basa-lore bat.
Norbaiten gorputzean jateko fruiturik?
Meloia.
Kitzikatzen zaituen zerbait?
Tratu Onak eta etxeko lanen partekatzea.
Gomendatuko zenukeen opari erotiko bat?
Denbora.
Eta jasoko zenukeena?
Askatasuna.
Laztan, muxu, koxk... bakoitza non?
Aldaka, ipur masailen tartea eta lepoa.
Aske dantzatzeko musika eder bat?
Hip hop-a frantsesez.
SEX-ALDIA BUKATU...
Ibiltzen hasita...?
Presarik ez.
Nola esan..?
Ez zara bakarra nire bihotzean.
Askatuz gero...?
Itzultzeko gogo gehiago.
Plax! Eta orduan...?
Zure burua gainditzen duzu.
SASIGALDERA
Zer esango zenioke Plax!-era joateko zalantzan dagoen bati?
Zure bizitza hobetzen lagundu nahi dizut.
PLAX! Hernaniko udaleko sexu eta bikote aholkularitza da. Aurrez-aurreko doako arreta zerbitzua ematen dugu. Sandiusterri 1 zenbakian dugu bulegoa.
Hitzordua egiteko: 656 544 606 (deitu edo bidali whatsapp bat), www.hernani.eus/sexu eta facebook.com/plaxhernani