Denontzat taldeak emaitza oso onak lortu ditu Madrilgo Spartan proba entzutetsuan. Taldeko bederatzi lasterkarik hartu zuten parte obstakulo proba honetan eta Europako Txapelketetara txartelak lortu dituzte hainbatek. Gainera, Izaskun Cantabella eta Ismael Mateok bigarren amaitu zuten beti gogorra eta exigentzi haundikoa den lehiaketa honetan.
Cantabellak 35-39 urte bitarteko mailan hartzen du parte eta Mateok 45-49 urtekoetan. Gainera, irabazletik bost segundora geratu zen Ismael Mateo. Biak Espainiako rankingeko lehenengo postuan daude Andorrako probaren faltan. Europako Txapelketaren aurrekoa izango da eta Dolomitetara, Italiara, egingo dute bidaia taldeko hainbat kidek, datorren ekainaren 29an.
Sei taldekide Italiara
Bertan partehartzeko hamar lehenengo postuetan sailkatu behar izan zuten Madrilgo proban eta aipatutako bi kirolariekin batera sailkatu dira: Xabi Muñoz, Maddi Arteaga, Lucio Román eta Felix Gómez. Azken honen laugarren postua goraipatu nahi dute Denontzat taldetik. «55-59 urteko kategorian Europako Txapelketara sailkatu da eta gazteentzako eredu da agortezina den kirolari beteranoa». Beraz hurrengo helburua Andorrako lasterketa izango da eta ondoren Europakoa, Dolomitetan.