Hernanik aurten ere Europako Errugbi Zazpiko taldekako Txapelketa jokatuko du Errusian. Pasa den urteko esperientzia eta gero berriz ere San Petersburgon izango dira maia-tzaren 25 eta 26ko asteburuan.
El Salvadorrek irabazi zuen pasa den urtean Espainiako txapelketa eta beraiei zegokien Errusiarako txartela baina Liga jokoan dutenez uko egin zioten postu horri. Hernani geratu zen azpitxapeldun eta beraz hernaniarrei dagokie Espainia ordezkatuko duen postua.
Pozez hartu zuen Hernanik berria. «Pasa den urtean zapore oso gozoa utzi zigun lehiaketak eta prest gaude bertan parte hartzeko» dio Rodriguez presidenteak.
Zozketa egin da eta Hernaniri A multzoan egokitu zaio. Bertan aurkari izango ditu Txekiako Dukla, Errusiako VVA-Moscow region eta Suediako Södertälje.
Hernaniarrek txapelketa ona egin zuten pasa den urtean. Azken asteotan klubeko arduradunak tramitazio guztiak egiten jardun dira ez baita erraza honelako bidaia antolatzea Errusiara.
M16ko taldea Espainiako txapelketan eta M18ak ezin Euskadikoan jokatu
Aste buru honetan M18ko taldean jokatzen egon diren M16ko jokalariak Valladolidera joango dira (5-6 izan dira denboraldi osoan) Estatuko Txapelketa jokatzera, eta lesioak, lanak eta besteen azterketak gehitzen badira, gaurko, M18 taldeko 9-10 jokalarirekin besterik ez da egongo taldea. Beraz, tamalez, eta pena haundiz, Hernanik ezingo du parte hartu Euskadiko Txapelketako hirugarren eta laugarren posturako norgehiagokoan.
Bestetik, M14ko taldeak Subelet torneoa irabazi zuen Hazparnen.