Kanpezun jokatu zuen Anartz Artolak Espainiako Koparen hirugarren proba, eta bigarren egin zuen 01:02:09 denborarekin. Emaitza horri esker, Koparen lidergotzari eustea lortu du. Gaztetxoenak, aldiz, Irunen izan ziren, infantil eta alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan. 14 atletek hartu zuten parte; horien artean, Amaiur Velez infantilak bi urrezko lortu zituen; Mikel Campos infantilak, zilarrezkoa; eta Eki Jimeno alebinak, brontzezkoa.