Amuarrain txapelketa bihar, Urumean barrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

Amuarrain txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak Urumea ibaian,  49garrenez. Bihar izango da proba, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara bitarte.


Nahi duten arrantzaleentzat

Arrantzale hernaniarrek hartuko dute parte, betiere, aurretik izena eman badute. Horiek guztiak goizeko 08:00etan bertaratu beharko dira Txantxan­gorri elkartearen parera, eta bertan, antolatzaileek gerturatu direnen berri izan ondoren, adieraziko zaie zein zo­nal­detara joan beharko di­ren.

Eguerdiko 13:00etan emango diote bukaera probari, eta se­gidan egingo dute sari-ba­na­ke­ta, 13:30etan. Hartutako amu­a­rrainak pisatu ondoren izango da hori. Aurreneko bazkideak urdaiazpiko bat jasoko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!