Erritmo onean dabiltza azkenaldian ipar martxan aritzen diren hernaniarrak. Txapelketaz txapelketa dabiltza; aurreko asteburuan, Elchen (Alacant) izan ziren, eta bertan ere emaitza onak lortu zituzten.
Bost hernaniar, aurreneko postuetan
Club Vasco de Campingeko kideekin batera, bost hernaniar izan ziren txapelketan. Denera, 225 partehartzaile lehiatu ziren, eta hernaniarrek aurreneko postuetan sartzea lortu zuten, 14 kilometroko ibilaldia osatuta.
Haietatik, Visi Madinak izan zuen emaitza onena emakumeetan, hirugarren postua lortuta; eta gizonezkoetan, aldiz, Pepelu Madinak lortu zuen postu onena, bigarrena.
225 partehartzaile lehiatu ziren Elchen, Espainiako Txapelketan.
Jarraian geratu ziren: emakumeetan, Arantza Astigarraga, laugarren; eta gizonezkoetan, Alberto Arenales (4. postua) eta Agustin Urretabizkaia, bosgarren.
Hernaniarrek onartu dutenez, «lasterketa hauetan kirol eta teknika maila nabarmen ari da igotzen».