Ostiralean hasita, kultur ekintza ugari udara arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

Udalak, kultur taldeak eta eus­kara zerbitzuak udara arteko kultur agenda aurkeztu be­rri dute, eta aurreneko hi­tzor­dua ostiralerako, hilaren 17ra­ko ja­rri dute. Asisko Urme­ne­tak Az­ti­Hitza, Xahoren biogra­fi­koa ko­mi­ki liburua aurkeztuko du, eta tailerra ere emanen du, ma­rraztu, antzeztu eta kantatzeko.

Hurrengo ekintza ekainean izanen da:?Arturo Elosegi biologoak hitzaldia emanen du, Artikutzaren inguruan. Uztaila eta abuztuan beste bina ekin­tza antolatu dira.

KULTUR AGENDA

Maiatzak 17. Asisko Urmenetaren solasaldia, eta marrazkia, antzerkia eta Zuberoako kantua lantzeko tailerra, AztiHitza, Xahoren biografikoa komikian oinarrituta, 18:30etan ganbaran. Adin guztietako herritarrei zuzendua.

Ekainak 8. Arturo Elosegiren hitzaldia, helduentzat, 11:00etan ganbaran: Artikutzako balio naturalak.

Uztailak 12. Udako zinea, denentzat: Dantza. Plazan, 22:00etan.

Uztailak 26. Keu Agirretxearen kon­tzertu akustikoa, helduentzat, 22:30etan labaderoan. 

Abuztuak 3. Buruarin tailerra, familian egiteko, 11:00etatik 13:00etara ganabaran. Izen-ematea Amaia kafetegian, uztailaren 28ra arte.

Abuztuak 8. Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa, denentzat, arratsaldean, plazatik aterata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!