Kiroletan, musikan edo jolasean, betiere, opor giroan!

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

Gero eta gutxiago falta da udararako, eta beraz, baita haur eta gaztetxoen oporraldirako ere. Horiek jolasean edo ikasten pasatzeko, eskaintza zabala egin dute Astigarragako talde eta eragileek. 


Jolas txiki, txikienentzat

Txikienek Jolas Txikin pasa ahal izango dute udara ekainaren 24an hasi eta abuztuaren 30era bitarte, hainbat txandatan. Informazio gehiago: kiroldegian. 


Musika eta kirol udalekuak ere bai

4 urtetik aurrerakoek, aldiz, hainbat aukera izango dituzte: Xaguxarren udaleku irekiak (ize­nematea itxita); musika udalekuak, Musika Eskolaren eskutik; eta Multikirola, Mun­darro Kirol Elkarteak antolatuta. Informazio gehiagorako edo izena emateko, antolatzaileengana jo beharko da.


Futbol kanpusa, kanpaldia eta Gaztelekua, gazteek

8 eta 12 urte bitartekoek, futbol kanpusean hartu ahal izango dute parte, uztailean zehar, Mundarroren eskutik. Eta hortik aurrera, bi aukera besterik ez zaizkie geratuko: Kanpaldia, 12 eta 16 urte bitartekoentzat, Xaguxarren eskutik (izenematea itxita); edo Gaztelekuaren pro­grama berezia, 18 urte arte.

Aisialdi eskaintza osoa ikusi eta informazio zehatzagorako Udalaren web-orrira jo daiteke: www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!