Irakurzaletasuna euskeraz bultzatzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

Goizueta eta Aranon irakurzaletasuna euskeraz bultzatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena daukate martxan pasa den martxotik, eta mai­atzaren 31ra bitartean luzatuko da. 13­garren edizioa bete du ekimenak aurten, baina hirugarren aldia da Male­rre­kan eta Leitza, Areso, Goi­zue­ta eta Aranon egiten dela.  

Ekimen honek herritarrak euskarazko liburuak irakur­tzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpi­­­­marratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Ekimenak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez eta liburua oparitzera gonbidatuz.


Hiru pauso eta erosketa ­txekeak

Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, he­rriko liburutegi publikora jo­an, eta euskarazko edozein li­buru maileguan eskatu ahal izanen da.

Ondoren liburua irakurri, li­burutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da, esanez, zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi sorrarazi digun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea ema­nen du, zehaztutako liburu dendan erabiltzeko.

Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko bes­te edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emanen du. 

Horrez gain, hilabete bu­ka­e­ran, 30 euroko balioa duen erosketa txeke bana zozketatuko du li­buru­te­giko arduradunak, hi­la­­bete ba­­koitzean irakurketa fitxa bete dutenen artean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!